Bilbotarkeria ematen duen arren…
Aitor Argote Ibáñez
Mercabilbaoko zuzendari nagusia
2016an lortu den emaitza operatiboa azken 45 urteetako onena izan da, eta Mercabilbaoren kaudimenezko ibilbideari eutsi dio, aurreko urteetako hazkunde jarraitua sendoturik.
… 2016koa garrantzizko urtea izan da Mercabilbaorentzat, geure burua berriz nola asmatu diseinatzearren, bidean geldialdia egin dugun unea izan delako, etorkizunari arrakastaz aurre egiteko helburuz, elikagai-unitate honen bizitzako 45 urteetan bildutako esperientzia oinarri harturik. Uste dugu posible dela kontratuen bukaerari bost urteko aurrea hartzea, etorkizunak ekarriko dizkigun gertaerak modu zuzen eta ordenatuan gainditzea bermatzeko, inprobisazioaren ondorio kaltegarriak saihesturik horrela. Ildo horretan, 2016ko azken hiruhilekoan merkatuko kolektiboei Azpiegituren Plan Gidariaren ondorioak aurkeztu zaizkie, bai eta kontratu berriak 2021etik aurrera kudeatzeko gogoetak ere, azter ditzaten eta iradokizunak eta hobekuntzak proposa ditzaten. Alabaina, instalaziorik eta kontraturik gabe jarduerarik ez dagoen bezala, merkaturik ere ez dago jarduerarik gabe, eta, horregatik, Mercabilbaotik, Mercasa sarearekin batera, aurreko planak taxutzearekin batera, jardueraren ildo estrategiko posibleen inguruan lan egin izan dugu 2030. urteari begira, Mercabilbaoren hurrengo plan estrategikoa osatzeko oinarritzat balio dezaten.
… 2016an lortu den emaitza operatiboa azken 45 urteetako onena izan da, eta Mercabilbaoren kaudimenezko ibilbideari eutsi dio, aurreko urteetako hazkunde jarraitua sendoturik. Horri esker, etxeko lanak ongi egin izanaren bermearekin eta lasaitasunarekin begiratu ahal dugu aurrerantz, etorkizunaren oinarri izango den inbertsio-planari aurre egiteko gihar finantzarioa ere edukita.
… Mercabilbao Estatuko iparraldeko janaritegirik handiena da, eta hala egiaztatzen dute merkaturatze-zifrek, eta zifra horiek, hain zuzen, 2016an, oro har, aurreko urteetan baino handiagoak izateaz gain, goiko postuetan kokatzen dute Mercabilbao beste merkatu batzuen aldean, metro koadroko kudeaturiko kiloen aldetik. Nahiz eta egia den korridoreko salmentako jarduera tradizionala gutxituz doala denborarekin, egia da, halaber, salmenta taldekatuek, laugarren gamak eta, haiekin, jarduera logistikoen hazkundeak beherakada konpentsatzen dutela eta etorkizunerako beste aukera batzuk irekitzen dituztela. Eraldaketa horren jakitun, Mercabilbaok bere presentzia mantendu du Estatuko zein nazioarteko azoketan Bilboko Portuarekin batera, eta jarduera komertzialak egiten jarraitu du Brienneko MINarekin (Bordeleko merkatu nagusia).
… Merkatuetako instalazioak mantendu eta modernizatzeko obrak ohiko erritmoan egin dira, nahiz eta “etorkizun moduan” gauden, merkatu txukun eta funtzionala izaten jarraitu nahi dugulako. Alabaina, gainera, merkatu iraunkor eta segurua nahi dugu, eta, horregatik, urte honetan lan handia egin da garbiketako eta hondakinen kudeaketako zerbitzu garrantzitsuak birdefinitzen, segurtasunez eta merkatuen kontrolaz gain, hurrengo urteetan halakoak kontratatu ahal izateko.
… Solidarioak gara eta iraunkortasunak kezkatzen gaitu. Harro gaude Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lanean bi hamarkada baino gehiago daramatzagula esan dezakegulako; izan ere, gure enpresarien sentsibilitatea tona elikagaitan biltzen ditu, gero kolektibo behartsuenen artean banatzeko. Dena dela, solidarioak ez ezik, iraunkorrak ere bagara; izan ere, existitzen ez dena baino hondakin hoberik ote da! Ildo horretan, giza kontsumorako egokiak ez diren soberakinik ez sortzen saiatzen gara, eta halakoak animaliak elikatzeko, irinak egiteko edo, azkenik, konposta egiteko baliatzen dira.
“Zaporetsua, segurua eta osasungarria” da gure marka, eta kontsumo arduratsuaren bermea da, Mercabilbaoren ezaugarri nagusia.
… “Zaporetsua, segurua eta osasungarria” da gure marka, eta kontsumo arduratsuaren bermea da, Mercabilbaoren ezaugarri nagusia. Gure markaren irudia herritarren artean sustatzeko xedez, gastronomiako eta kiroleko ekitaldi ugaritan hartzen dugu parte, eta ikasleentzako zentzumen-tailerrak egiten jarraitzen dugu, urte honetan ekitaldien zein parte-hartzaileen kopurua gehitu delarik. Halaber, 2016an bisita-programa berri bat hasi da, gure instalazioak askotariko beste kolektibo ekonomiko eta sozial batzuei erakusteko.
ntzak sartzen ditugu, aldatu behar ez izateko. Ildo horretan, zenbait proiektu hasiberri ditugu, hala nola, MercaEskola, nekazaritzako elikagaien sektorerako langileak gaitzeko foro egonkorra eratu nahi duen proiektua, merkataritza handi zein txikiari laguntzeko profesional prestatuak bilatzen. Informazio-teknologiak garatzeko planak, bai eta “smarket” proiektuetarantz sentsibilizatzekoak ere, gure eguneroko zereginez jabetzen ari dira pixkanaka, begiak esperientziaren emaitzarekin berrasmatutako etorkizun horretan jarrita.
… Honelakoxeak gara! Eta, horregatik, beste 45 urteren aldeko apustua egiten dugu, langile, bezero eta akziodun guztien artean zein gizartearekin, oro har, arrakastak eta elikagai onak partekatzen.