JASANGARRITASUN TXOSTENA 2023

KUDEAKETA EKONOMIKOA

4.352.397€

NEGOZIO-ZIFRAREN ZENBATEKOA 2023an

39.846 €

inbertsioak 2023an

Mercabilbao S.A.ren 2023ko ekitaldiko emaitza ekonomikoak 1.174.558 euroko etekina izan du zergen ondoren, iazkoa baino %52 gehiagokoa, nahiz eta jarduketa mailan ustiapenaren emaitza %12 jaitsi den.

Baliabideak sortzeari dagokionez, Kutxako Fluxua 1.274 mila eurora iritsi da.

Prestakuntzako eta emaitzen bilakaerako alderdirik azpimarragarrienak honako hauek izan dira:

Diru-sarrerak: 5.601.098 €

Negozioaren zenbatekoa ………………………………….. 3.862.154 €
· Arrain merkatua………………………………….. 579.653 €
· Barazki eta fruituen merkatua……….. 1.706.072 €
· Hozkailu orokorra………………………………. 452.911 €
· Balio anitzeko merkatua……………………. 377.399 €
· Merkataritza zentrua…………………………. 178.603 €
· Beste jarduera batzuk……………………….. 567.516 €
Osagarri sarrerak eta gainerako kudeaketa……. 1.736.897 €
Salbuespenezko sarrerak eta dirulaguntzak…………… 2.047€

Diru-sarreren bilakaera

Negozio-zifraren zenbatekoa 4.352.397 eurokoa izan da ekitaldian, eta, 2022ko ekitaldiarekin alderatuta, %0,24ko jaitsiera eragin du horrek, funtsean okupazio txikiagoa izatearen ondorioz, batez ere arrainaren merkatuan.

Kontratu zibiletan, merkatura sartzeko tarifetan eta gainerako zerbitzuetan, merkatuko tarifa orokorretako prezioak izoztuta mantendu dira, eta eragin negatiboa izaten ari da hori ustiapeneko emaitzan.

Sarrera osagarrien kapituluan, hornidurek eragindako diru-sarrerak %2,29 murriztu dira, Bilboko Udalarekin energia elektrikoa hornitzeko esparru-kontratuaren prezioak aplikatzearen ondorioz, alde batetik, eta energiaren prezioen igoera arintzeko egindako lege-aldaketen ondorioz, beste alde batetik; aldaketa garrantzitsuenetako bat elektrizitatearen gaineko zergaren %5eko beherapen iragankorra izan da.

Ekitaldian zehar, eskualdatzeen bitartez eskuratutako 4 mila euroko diru-sarrerak izan dira. Aurreko ekitaldian ez zen  kanonari lotutako eskualdaketarik egin.

Finantza-emaitza garbiek 538.515 euroko mozkina eragin dute, eta aurreko ekitaldian 50.911 eurokoa izan zen. Diru-agintaritzak interes-tasak handitzeko gauzatu dituen politiken eraginez, nabarmen handitu da Euriborrari lotutako gordailuak kontratatzearen ondorioz egin diren ezarpenei dagokien ordainsaria, nola SEPI-Espainiako Industria Partaidetzen Sozietatearekin egindakoetan, hala beste finantza-erakunde batzuekin egindakoetan.

Diru sarrerak 2023ean

Gastuak: 4.426.541 €

Bestelako ustiapen gastuak………………………… 2.932.207 €
· Kanpo zerbitzuak…………………… 2.843.959 €
· Zergak…………………………………………. 88.248 €
Pertsonal-gastuak……………………………………… 1.362.4934 €
· Soldatak………………………………… 1.034.695 €
· Gizarte zamak………………………… 327.798 €
Amortizazioetarako zuzkidurak……………………… 99.058 €
Trafiko horniduren aldaketak………………………….. 32.178 €
Salbuespenezko gastuak…………………………………….. 604 €

Zerbitzuak ematea

Ustiatzearen gastuak, guztira, %1,36 handitu dira, eta eskuratutako etekina 636.043 euroko ustiatze-mozkina izan da, iazko ekitaldiarekin alderatuta %12 jaitsiera eragin duena. Gastuen partidarik esanguratsuenek izan duten bilakaera aletzen hasiz gero, horniduretako gastua %2,9 murriztu da, Konponketak eta Kontserbazioa izeneko arloa %0,44 igo da, Segurtasuna eta Zaintza %0,65 handitu da, Udaleko zerga-ordainketa mantendu egin da, eta Beste Zerbitzuak kapituluan %1,37ko murrizketa izan da; Ibilgetua Amortizatzeko Zuzkidura %4,83 murriztu da, kontuan hartuta eraikuntzen kapitulua, antzinakoa izanda, guztiz amortizatuta dagoela.

Aurreko kanpo-zerbitzuak. Balio absolutuetan adierazita dagoenez, “Konponketak eta kontserbazioa” atalean egindako gastuak 372.626 eurokoak dira, “Zaintza eta segurtasuna” ataleko gastuak 386.834 eurokoak, “Garbiketa eta isurketak” ataleko gastuak 997.579 eurokoak, “Hornidura elektrikoa eta ura” ataleko gastuak 657.133 eurokoak eta “Kanpoko beste zerbitzu batzuk” epigrafekoak 429.786 eurokoak guztira.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, Mercabilbaoren zerga-betebeharrek eragindako gasturik ez dago, zerga horri buruzko 2013ko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 39.1 artikulua aplikatzearen ondorioz, sozietatearen kapitala murriztu ondoren gauzatu zena, sozietatearen kapital osoa titulartasun publikokoa bihur zedin, titulartasun pribatuko akzioak amortizatuz eta sozietatearen estatutuak aldatuz.

Gastuak 2023ean

Inbertsioak

Mercabilbao, S.A.k 2023an egin duen inbertsioa 39.846 eurokoa izan da, honako hauetara bideratuta: altzariak, CCTV zaintza-kameren zirkuituetako hobekuntzak, estatistika eta sarrerak kudeatzeko aplikazio informatikoak eta barne-mugikortasuneko elementu elektriko bat erostea.

inbertsioak 2023an