AURKEZPENA
Plazer bat da gure urteko jasangarritasun-memoria GRI formatuan aurkeztea, “Global Reporting Initiative” izenekoan, Mercabilbaok jasangarritasunaren arloan dituen ekintzak eta emaitzak partekatzeko, 2023an ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-jarduera bezalako alderdiak jorratuz. Urte horretan, Mercabilbaok kalitatezko elikagaiak merkaturatzeko duen indarra eta konpromisoa erakutsi du, bai merkataritza tradizionalerako, banaketa-kateetarako, bai HORECA izeneko sektorerako. Azken batean, bermatuta geratu da, beste urte batez, hornikuntza egonkor eta fidagarriaren aurrean gaudela, gure balio-katean sartuta dauden alde guztientzat, herritarrek merezi duten zerbitzua ematen baitute. Elikadura-hiri honetan atsedenik gabe lan egin dugu ingurune lurrunkor eta desafiatzaile batera egokitzeko.
Hobekuntza teknologikoak
Azken urtean zehar, hobekuntza teknologikoetan inbertitu dugu modernizazio digitalaren trena ez galtzeko; hala ere, gure instalazioen mantentzeak eta kontserbazioak lehentasuna eta helburua izaten jarraitu du, barne-prozesuekin batera gure bezeroen eraginkortasun operatiboa hobetzen laguntzeko.
Era berean, gure eragiketa guztietan iraunkortasuna eta erantzukizun soziala sustatzeko ahaleginak areagotu ditugu, 2030 agenda GJHak “Garapen Iraunkorreko Helburuak” garatzeko gida gisa hartuta. Ingurumena babestea, gizarte-lankidetza eta elikadura-praktika osasungarriak bultzatzea funtsezko balioak dira, besteak beste, Mercabilbaorentzat. Ildo horretan, harro gaude arlo horietan gauzatutako ekimenen berri emateaz, adibidez, ingurumen-kudeaketako jardunbide egokiak, hondakinen murrizketa eta balorizazioa eta Bizkaiko Elikagaien Bankua bezalako erakundeekin dugun lankidetza, elikagaien xahutzea gutxienekora murrizte aldera, kolektibo behartsuenei lagunduz.
Mercabilbao next
Era berean, lanean jarraitu dugu Euskadin erreferentziazko Elikaduragunea bat izatearen garrantzia sozializatzeko, gure enpresa operadoreek merkatuan duten posizioa indartzeko, eskaini beharreko zerbitzuak handitu eta zabaltzeko. Ideia horrekin berarekin, 2023an aurrera jarraitzen du Mercabilbao next proiektuaren bideragarritasun-planen, balorazioen eta azterlanen formulazioan, motor ekonomiko horren etorkizunerako ibilbide-orririk onena diseinatzeari begira.
2023ko urteko txostenean, gure finantza-egoerei, jardunaren funtsezko adierazleei eta urtean zehar egin ditugun proiektu nabarmenei buruzko informazio zehatza aurkituko duzue.
Gure akziodunei, bezeroei, enpresa hornitzaileei, garraiolariei eta, oro har, gizarteari eskerrak eman besterik egin gabe, Mercabilbaoren 2023ko urteko txostenaren xehetasunetan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Ziur gaude elikagaigune honetan berrikuntzak egiten jarraitzeko bikaintasunarekin eta erabakitasunarekin dugun konpromisoaren isla argia aurkituko dutela bertan.
Eskerrik asko zure arretagatik eta Mercabilbaorenganako konfiantzagatik.