JASANGARRITASUN TXOSTENA 2023

NOR GAREN

Filosofia korporatiboa

Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Unitate Publikoa gara, eta kalitateko produktu freskoen eta deribatuen logistika- eta merkaturatze-zerbitzu integrala eskaintzen diogu sektoreari, gizarte erantzukizuneko irizpideekin, merkatuetako elikagaien segurtasuna, gardentasuna eta lehia bermatzen dituzten azpiegituren bidez, kontsumitzaileen onerako.

Ikuspegia

Mercabilbaon, Euskadin erreferentzia den Elikagaien Unitate integrala izateko lan egiten dugu. Unitate horrek gure bezeroei kalitateko zerbitzuak ematea
bermatzen du, marka-irudi baten bidez. Irudi hori osasun- eta kalitate- berme gisa aintzatetsiko da, eta, era berean, gure ingurunearen garapen sozioekonomikoa sustatzen du, Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatuta. Hori guztia baliabideen erabilera eraginkorraren, kudeaketa aurreratuaren, berrikuntzaren eta konpromisoa duten pertsonen bitartez.

Balioak

  • Inplikazioa
  • Bezeroarengana orientatuta
  • Profesionaltasuna, eraginkortasuna eta talentua
  • Gardentasuna eta gobernu ona
  • Ingurumenarekiko konpromisoa
  • Konpromisoa bikaintasunarekin
  • Berdintasuna

Gobernu organoen osaketa

Presidentea Juan Mari Aburto Rique
1. Presidenteordea Silvia Llerena Muñoz
2. Presidenteordea Xabier Ochandiano Martínez
Kontseilariak
Asier Abaunza Robles
Marta Ajuria Arribas
Concepción Claver Zurro
Yolanda Díez Saiz
Enrique Chaves Herrero
Antonio Jiménez-Clar Hernández
Laura Torre Álvarez
Idazkaria Gonzalo Ruiz Aizpuru
Zuzendari Nagusia Aitor Argote Ibáñez

Erantzukizun jasangarria

Harremana interes taldeekin

Mercabilbaok kudeatzen duen azalera handiaren (13 hektarea) ondorioz, eta Bilboko Elikagaien Unitatea Iparraldeko erreferentea denez Madril-Paris ardatzaren barruan, Mercabilbaok merkatua garatzen laguntzen eta errazten du, dituen interes-taldeen erosotasunerako eta onurarako.

Horregatik guztiagatik, Mercabilbaok harreman estuak ezartzen ditu bere interes-taldeekin, haien beharrak eta kezkak ulertzeko eta, ondorioz, kudeaketa bideratzeko. Hala, Mercabilbaok interes-talde hauek identifikatzen ditu:

  • Bezero errentariak
  • Erabiltzaileak, erosleak
  • Mercabilbaoko langileak
  • Akziodunak
  • Hornitzaileak
  • Gizartea

Mercabilbaok bere interes taldeekin duen konpromisoa etengabea da, eta, beraz, batzuen jardunbide egokiak hobekuntza dakar gainerakoetan. Hori dela eta, interes-taldeek neurri handiagoan edo txikiagoan parte hartzen dute erakundearen erabakiak hartzeko prozesuan. Horretarako, aniztasuna kontuan hartuta, komunikaziorako eta parte hartzeko hainbat bide erabiltzen dira.

Bestalde, Mercabilbaok merkatuari buruzko informazio jarraitua ematen du, Newsletterraren, webgunearen, posta elektronikoaren, kudeaketa-txostenen, urteko memoriaren edo/eta aldizkako prentsa- oharren bidez.

Merkatuaren okupazio tasa

Mercabilbaon instalatutako enpresak

10 urte baino gehiagoko enpresak