JASANGARRITASUN TXOSTENA 2023

OSASUNA ETA ONGIZATEA

Elikadura segurua eta osasungarria

Osasun-agintaritzak ikuskapenak egiten ditu egunero
Mercabilbaon, alderdi hauek egiaztatzeko:

  • Instalazioen garbiketa eta higienea eta elikagaiak manipulatzeko jardunbide egokiak
  • Merkaturatutako produktuen ontziratzea eta etiketatzea
  • Elikagaiak kontserbatzeko eta erakusteko baldintzak
  • Langileen prestakuntza eta higienea
  • AAKPKn oinarritutako autokontrol-planen ezarpena
  • Establezimenduen osasun baimenaren baldintzen tramitazioa eta kontrola
  • Merkaturatutako elikagaiak kalterik ez sortzea
Produktua Kg. Merkaturatuak Ikuskapen kopuruas Ohiko ikuskapenak Kontrol ofizialak
Arrainak eta itsakiak 20.965.516 343 200 143
Frutak, barazkiak eta gainerako pabilioiak 234.578.695 238 200 38

Astero laginketak egiten dira, merkaturatutako elikagaiak ezaugarri hauek dituzten egiaztatzekos:

  • Bat datoz indarrean dagoen legerian ezarritako irizpide mikrobiologikoekin
  • Bat datoz hondakinei, sustantzia kutsakorrei eta debekatuei buruzko Europako Erkidegoko legeriarekin

Ez-betetzeen kasu guztietan, neurri zuzentzaileak hartzeko eskatu da, hornitzaileek agiri bidez ziurtatuta, agintaritza eskudunak egiaztatu dituenak, hain zuzen, betiere, aipatutako gabezia horiek konpontzeko zaintza-neurriak areagotuko lituzketenak. Bestalde, albaitaritza-ikuskaritzak kasurako egokiak diren kautelazko neurriak hartu ditu, hala nola kautelaz produktuak ibilgetzea eta konfiskatzea, baldin eta horiek kontsumitzeak kontsumitzaileen osasunari arriskurik eragin badiezaioke.

Anisakisaren presentzia kontrolatzeari dagokionez, biztanleria arazoarekiko benetan sentsibilizatuta dagoela kontuan hartuta, egiaztatu ahal izan da, antxoen kontrolari (Engraulis encrassicholus) dagokionez, 10 aleko 41 laginetan parasitazioaren batez besteko ehunekoa %39koa zela, aztertutako pieza bakoitzeko 1,65 larba batez beste, alegia, parasitazio maila normala.

Produktua Parametroa Lagin kop Betetzen dute Ez dute betetzen
Arrantzako produktuak Mikrobiologikoak 22 22 ?11?
Arrantzako produktuak Kontserbagarriak 2 2
Arrantzako produktuak NBVT /Histamina 9 9
Arraina Parasitoak 41 41
Entsaladako barazkiak Mikrobiologikoak 19 19
Entsaladako barazkiak Hondakin kutsatzaileak 19 18 1

Konpromisoa xahuketarekin

Premia larrian bizi diren pertsonekiko konpromiso soziala da Mercabilbaok hartutako ezinbesteko konpromisoetako bat, eta, horren harira, pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duten ekintza guztiak bultzatzen jarraitzen dugu. Hala, joan den ekitaldian 826 tona elikagai bideratu genituen Bizkaiko Elikagaien Bankura, gure instalazioetan jarduten duten handizkako enpresen bitartez.

Penintsula iparraldeko elikagai galkorren banaketa-zentro handieneko 20 enpresak norbere aletxoa eman dute irabazi-asmorik gabeko ongintzako erakunde horri laguntzeko. Azpimarratzekoa da Elikagai Unitateak helarazi zuen dohaintza ongintzako erakundeak iaz kudeatutako guztizkoaren %20a izan zela.

Azken urteetan, Mercabilbaok gero eta merkatu iraunkorragoa lortzeko ahaleginak areagotu ditu, helburutzat hartuta goserik eza, elikagaiak xahutzearen aurkako borrokarekin konprometituta, guztiak ere 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarriko Helburuen ekinbide berean. Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin harremana sendotzeko eta erkidegoan eragin positiboa areagotu ahal izateko konpromisoa da daukaguna; “gosearen aurkako borrokan lanean jarraituko dugu elkarrekin, bai eta Bizkaiko biztanle guztien ongizatea sustatzen ere”.

Elikagai-bankuari emandako produktuen tonak

Merkabilbaoko enpresak

Bizimodu osasungarrirako ekimenak

Herritarrak eta interes-taldeak bizimodu osasungarri baten garrantziaz kontzientziatzeko, Mercabilbaon bi bisita-programa mota daude:

  • Arrainei, frutei eta barazkiei buruzko zentzumen- tailerrak, ikasleei elikagai horien zikloa erakusteko eta irakasteko, harrapatzen edo biltzen direnetik gure mahaietara iristen diren arte, ibilbideen, irudien, bideoen eta arrain-pintxoen dastaketen bidez
  • Elikagai Unitatera bisitak profesionalentzat, ikasleentzat eta beste kolektibo batzuentzat, hala nola erretiratuak, unibertsitateko eta HHIko ikasleak

Bisita horien azken helburua Mercabilbaok hala gizartean nola penintsulako zein Hiriko Elikagaien Unitate gisa duen funtzioa ezagutaraztea da, bai eta gure elikagai-ondarea baloratzen irakastea eta Mercabilbaok gure bizitzeko eta elikatzeko modua hobetzeko duen garrantzia erakustea ere.

Ikasleen
bisita
2023