Prensa y publicaciones | Mercabilbaok 36 lehiaketa gastronomiko babestu ditu 2019an, eta 1.000 ume baino gehiagok parte hartu dute entsalada osasuntsuen tailerretan
Mercabilbao Bizkaiko geografian zehar dabil berriro, Makilaren Kofradiarekin elkarlanean, herrietako jaietako gastronomia lehiaketak babesteko. 2019an 36 lehiaketatan hartu du parte, 1.100 ume baino gehiagok euren entsaladak egin dituzte umeentzako tailerretan, eta 3.600 amantal baino gehiago banatu ditu ekimen gastronomikoetan parte hartu duten pertsonen artean.
Horrela, Penintsulako iparraldean dagoen erreferentziazko elikagaien banaketa zentroak, 3S «zaporetsua, segurua eta osasungarria» kalitate zigilua ikusgai jarri gura du urtean zehar Bizkaian antolatzen diren sukalde herrikoietan. Adibidez, Mercabilbaok hainbat lehiaketa lagundu ditu: Barakaldoko babarrunak, Plentziako torradak, Urdulizeko buztan gisatua, Urduñako marmitakoa, Mungiako sukalkia eta baita Bilboko auzoetako ekitaldiak ere, Miribilla, Indautxu, Alde Zaharra, Abusu eta Olabeaga, besteak beste. Etxeko txikienek ere badute euren lekua udalerrietan, Entsalada Osasungarrien Tailerren antolakuntzaren bitartez. Umeei eta familiei, kalitatezko elikadura ez dagoela produktu zaporetsuekin kontrajarrita erakusteko topagunea da. Ekimen arrakastatsua da, 1.100 ume baino gehiagok prestatzen baitituzte euren elikagaiak Mercabilbaok emandako produktuekin.
Lista de difusión en WhatsApp para compartir información relevante de manera rápida y directa.
Anuncio de reducción de capital por amortización de acciones propias
Mercabilbao se consolida como pilar estratégico en Euskadi apostando por la calidad de sus productos, la innovación y valores sostenibles en fechas navideñas
Memoria 2023
Informe anual 2020