Urteko Txostena 2013 - page 5

5
Azken urteotan, eta bereziki 2013 izugarri honetan, pairatzen ari garen krisi ekonomiko sakonak
merkataritza-jarduera ahuldu duela begi bistakoa da, eta ondorioz, kontsumoa ahuldu egin da. Hala eta
guztiz ere, Mercabilbaon ez gaitu etsiak hartu, eta ekin eta ekin jarraitu dugu lanean, egoera ilun hau
irauli eta argi pixka bat ekartzeko ilusioarekin. Horrela, bada, 2013an bete eta hobetu egin dira
aurrekontu-aurreikuspenak; baina egia da aurreko urteetako hazkundearen ildoa utzi dugula aldi
baterako. Marjinaren zati bat Mercabilbao osatzen duten ehun enpresa inguru horiei laguntzeko utzi
dugu; izan ere, eraldaketa prozesuan murgildurik dauden kontsumo-estandarrei aurre egin behar diete
egunero, eta ekonomia kaltetuhorrenondorioz, eraginkortasunhandiagoaz jokatubehar dute.
Gaur eguneko eragozpen horiek guztiek lehengora itzultzea ezinezkoa izango den sasoia izango
dela ikusarazten dute, eta horregatik egon behar dugu inoiz baino hobeto prestatuta. Mercabilbaotik
elikagaien sektoreko merkataritza-jarduera sustatzearen alde egin behar dugu, Bilbo eta inguruetako
bultzatzaile ekonomikoeta sozialadenaldetik.
Gardentasuna, ahalegina eta elkartasuna iraunarazi behar ditugun gaitasunak dira, zerua estalita
egon arren. Balio horiek oinarrizko osagaiak dira, Mercabilbaoren sukaldean hutsik egin ezin dutenak,
bikaintasunarekiko eta pertsonen garapenarekiko konpromisoarekin batera, garena izaten jarraitu ahal
izateko, hots, gure eragin-eremuko sektorean aitzindari eta erreferentzia. Ildo horretatik jarraitu ahal
izateko, gizartearen aldekotasuna daukagu, bai eta egunero, Euskadiko elikagaien despentsasarako
hesia igarotzendutenguztien lana ere. Mila esker!
Iñaki Azkuna Urreta
Administrazio Kontseiluaren Presidentea
Bilboko alkatea
Presidentearen gutuna
Aurkezpen hau Iñaki Azkunak idatzi zuen hil aurretik. Goian bego.
1,2,3,4 6,7,8,9,10,11,12,13,14,15,...78
Powered by FlippingBook