Urteko Txostena 2013 - page 8

8
Prebentzioari eta autobabesari dagokienez, 2013an hainbat jarduera egin ditugu; izan ere,
aurreko urtean autobabeserako plana berrikusi bagenuen ere, ekitaldi honetan birformulatu, zabaldu
eta hobetu egin dugu, seinaleztapenerako bitartekoen eta suteak hautemateko eta haien aurka
jarduteko bitartekoen eguneratzea barne; halaber, jendaurreko oharrak jakinarazteko megafonia
sistemaren instalazioa ere, hori ere aurten. Plan berria ezartzekomarkoan hainbat alderdi nabarmendu
behar ditugu, hala nola, langileen formazioa, etamerkatura egunero iristendirenmilaka lagunen artean
planaren edukia eta prebentzio neurriak hedatzea, bai eta balizko gertaera batean inplikaturik egon
litezkeen segurtasuneta larrialdietako taldeenartean sozializatzea ere.
Mercabilbaok ingurumenean ekarpena egiteko ekinean, ekitaldi honetan beste pentsaldi bat
eskaini diogu hondakinen kudeaketari, eta antzezturiko kanpaina bat egin dugu gaikako bilketaren
ratioak hobetzeko, balorizazio hobea lortzearren, eta arreta berezia eskainita hondakin organikoei.
Ekintza horren diseinua eta ezarpena zerbitzuaren adjudikazioa duen enpresak aurkeztutako
eskaintzaren barruan zegoen. Horrek guztiak eta zerbitzuaren kudeaketan hobekuntza ekonomikoa
dakarren garbiketarako eta hondakinen kudeaketarako baliabide materialak berritu izanak zerbitzua
azkenbi ekitaldietarako luzatzekobaimena ekarri du.
Zerbitzuaren kudeaketan kalitatea eta bikaintasuna lortzeko helburuak erdietsi izana funtsezkoa
da, eta gure lanaren ardatz izaten jarraitzen du. Horren ildotik, 2013an ISO9001 eta 14001 ziurtapenak
berritzeari ekin diogu, bai eta EFQM, kudeaketaren kalitateko Europako eredua ebaluatzeko
aurrerapauso bat eman dugu, eta zilarretik oso hurbil egongo gara sari horretan lehiatzeko erabakia
hartzen denerako; lehenago, ordea, sistema behar beste helduta dagoela eta erakundeak egoki
barneratuta daukala egiaztatu behar da. Atal honetan aipamen berezia egin behar da teknologia
informatikoetan egindako hobekuntzei buruz, informazioaren segurtasuna behar bezala kudeatzera
bideratuak.
1,2,3,4,5,6,7 9,10,11,12,13,14,15,16,17,18,...78
Powered by FlippingBook