Urteko Txostena 2013 - page 6

Mercabilbaon ziur gaude etorkizuneko enpresa-proiektuak garatzeko funtsezko zutabea
lehiakortasuna dela. Hori dela eta, garai berriakmerkatuari, kontsumitzaileei, haien joerei eta sektorean
arrakasta duten erreferenteei buruzko informazio gehiago eskatzen du. Etengabeko formazioa eta
hobekuntza eta alderdi guztietako berrikuntza handi, txiki eta ertainei dagozkigun formulak dira.
Horren ildotik, 2013an sendotu egin ditugu elikagaien sektoreko enpresen esperientziak bideratzeko
sareak EuskadikoElikagaienKlusterrean, etaosoemaitzaonekingainera.
Atzeraldi eta krisialdi ekonomikoaren eraginez merkatuek pairatu duten konplexutasunak,
2013an zehar kontsumoak izan duen portaera txarrak, eta urteko sasoi garrantzitsuetan izan den klima
okerrak eragin kaltegarria izan dute Mercabilbaoren merkataritza-jardueran. Fruta, arrain eta
balioanitzeko sektoreetan merkaturatu diren kopuruek % 2,9, % 4,7 eta % 3,7ko jaitsierak izan dituzte
hurrenez hurren, eta krisialdi ekonomikoaren hasiera baino lehenagoko mailetara iritsi dira. Bolumen
txikiago horretan eragina du azken urteotan merkataritza-marjinak izan duen higadurak ere, bai eta
kaudimenik eza areagotu izanaren ondoriozko higadurek ere. Hala ere, bidezkoa da alderdi positiboak
ere nabarmentzea: abuztuan, fruten eta barazkien salmenten zifrei dagokienez, eta urte bukaerak,
gabonetakoarrainkontsumoari dagokionez.
Egoera horren aurrean, Mercabilbao S.A. bertako sozietateak gure ohiko lana eragileen
beharrizanetara egokitzen ahalegindu gara, sasoi nahasi hau gainditzeko elkarlanean jarduteko
ahaleginean. Horren ildotik, aparteko neurriak hartu dira kontratu zibilen kosteei dagokienez tarifen
hitzarmen orokorrari egokitzeko, enpresaburuen interesen mesederako delako, eta xede berberarekin,
Mercabilbaoren emaitzen kontuan txertatu da instalazioen gaineko eskakizun higieniko eta osasun
alorreko jakin batzuen kostea ere, haien eskumena enpresaburu-handizkakoena delarik. Aurreko
ekintzen berehalako eragina izan da azken zazpi urteetan etengabekoa izan den emaitzen hazkundeari
6
Zuzendari
nagusiaren
aurkezpena
1,2,3,4,5 7,8,9,10,11,12,13,14,15,16,...78
Powered by FlippingBook