Urteko Txostena 2013 - page 7

uko egitea, eta gainera, apur bat atzera egitea, %13 inguru. Horrek ez du inola ere eragiten konpainiaren
kaudimenean eta egonkortasunean, urteko plangintza operatiboa bete eta gainditu egin baita. Eta hori
guztia instalazioen, ez sustapenerako ez merkatuaren garapenerako hobekuntza-jarduera bat bera ere
kaltetugabe.
Aipatutako instalazioen funtzionaltasun eta modernizazioaren hobekuntzekin jarraituta, 2013an
osasun kontrolekin zerikusia duten alderdi garrantzitsuak jorratu ditugu, estalki, bide, nasa eta
korridoreetan egin diren aldizkako prebentzioko mantentze-lanez gain. Mercabilbaon elikagaien
segurtasunarekin konprometituta gaude, eta horren ildotik alderdi hori indartzen duten hainbat
jarduera identi katu ditugu. Balioanitzeko pabiloian hegaztiak ez sartzeko gortinak, hotzeko
ganberetako sabaietako isolamendua hobetzea edo zenbait gunetako moldura eta zokaloak altzairu
herdoilgaitzez estaltzea Bilboko Udaleko albaitaritza-zerbitzuarekiko etengabeko lankidetzaren
emaitza nabarmengarria dira. Horri esker, ustekabe handiegirik gabe gaindituditugu Europar Batasunak
egindako ikuskapenak, zeinetan zehatz-mehatz aztertu zituzten merkatuaren osasun eta higiene
baldintzak, arreta berezia eginez instalazioen mantentze-lanei, kontserbazioari eta garbiketari; halaber,
merkaturatutakoproduktuen trazagarritasunari etagainerakobetekizunei.
Osasun agintariek berretsi ostean kalitateko produktua dugula, ekintzak egiten jarraituko dugu
gure markaren ezaugarriak nabarmentzeko. Eskola-tailerrak, elikagai-formazioaren lagungarri gisa,
ospe handiko ekitaldi gastronomikoetan parte hartzea, dagoeneko tradizio bihurtu de Gabon aurreko
fruta-otzaren lehiaketa, eta kirolaren sustapena dira Mercabilbaok inguru hurbilenarekin duen
konpromisoarenadierazpenak.
7
1,2,3,4,5,6 8,9,10,11,12,13,14,15,16,17,...78
Powered by FlippingBook