2012 urteko txostena - page 5

Atzeraldi ekonomikoko testuinguru orokor hau bistatik aldendu gabe, Mercabilbaoren
urteko plan operatiboan jasotako 2012rako helburuak arrakastaz lortu direla esan
dezakegu, aurreko ekitaldietako joerari eutsita. Azpimarratu nahi dut aparteko emaitza
ekonomikoarekin, Mercabilbaok, eragileak buru dituela, ekin eta ekin dihardu haren
eraginpeko eremuan, nekazaritza eta elikagaien industriako erreferente izateko posizioa
indartzeko eta finkatzeko.
Bilakaera ekonomikoaren oinarri gisa merkataritzako jarduera garatzeko ahalegin horretan,
funtsezkoa da Mercabilbaok ordezkatzen duen alderdi publikoaren eta haren eragileen
arteko lankidetza eta elkarrizketa. Elkar ulertzeko marko horretan kokatu behar dugu,
besteak beste, merkatuan lortutako bost urterako tarifa-akordioa, inguruaren bilakaera
ekonomikoari lotuta. Hitzarmen horretan adierazten den alderdi bien ezinbesteko
konplizitateak behar besteko egonkortasuna ematen du Mercabilbaok bezeroen,
handizkakoak nahiz txikizkakoak izan, finean, bertako merkatarien sustapenean jarduteko.
Merkataritza sektorea sustatzeak, eta haren barruan, nekazaritza eta industriarenak
bereziki, gure herri eta hirien balioa berreskuratzen lagunduko digu; hori dela eta, elkarrekin
lanean jarraituko dugu, etorkizunak ekar ditzakeen aukerak hautematen eta baliatzen, eta
aldi berean, etor litezkeen mehatxuei aurre egingo diegu. Erein gabe ezinezkoa da uztarik
jasotzea; beraz, lerro hauek baliatu nahi ditut merkatariak, hornitzaileak, langileak, finean,
Mercabilbaoko goiztiarrak lan ildo honi jarraitzen segitzen animatzeko, beti ere gure ibiliaren
ezaugarri izan den zuhurtziarekin, garena izan gaitezen, sektoreko erreferente bat, alegia.
Presidentearen mezua
Iñaki Azkuna Urreta
Administrazio Kontseiluko presidentea
Bilboko Alkatea
1,2,3,4 6,7,8,9,10,11,12,13,14,15,...84
Powered by FlippingBook