2012 urteko txostena - page 8

Euskadiko Elikaduraren Clusterraren barruan, 2012an, komunikazioko lantaldean parte
hartzen jarraitu dugu, bai eta elikagaien sektoreko enpresen ahalegina bideratzeko sareen
proiektuan ere. Beharrezkoa den lankidetzaren bila jardun dugu, lehiakortasuna indartzeaz
batera, enpresaren hazkundea zaindu ahal izateko. Horren ildotik, aurreko ekitaldian jada
aurkeztu ziren berrikuntza estrategikorako hainbat proiektu, ontzi bakar eta berrerabilgarrian
oinarrituta, eta 2012aren amaieran, jarduten hasteko onarpenen bat edo beste iristen hasi
da, hala nola, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako “Gaitek innovación Mercabox” proiektua.
Abiapuntu ona da, eta horixe baliatu behar dugu elikagaien eta nekazaritzaren sektorean
erreferente izaten jarraitzeko, bai eta arlo teknologikoan ere.
Gure buruari ezarritako kalitate-helburuak betetzen ari gara, eta horretarako,
garrantzitsua da, besteak beste, laguntza informatikorako tresnak garatzea. 2012an, ISO
9001 eta ISO 14001 ziurtapenak berritu ditugu, eta aldi berean, EFQM ereduaren barruan,
kudeaketaren bikaintasunaren bidean jarraitzen dugu. Urte amaieran, hobetu beharreko
arloak identifikatzeko lehenengo autoebaluazioa egin genuen. Prozesu horren barruan,
aurten ere, hainbat galdetegi helarazi dizkiegu bezeroei eta pertsonei, eta emaitza ona izan
da, aurreko urteetakoaren antzekoa.
Gizarte-erantzukizunaren eremuan, eta zehazkiago, hondakinen garbiketa eta
kudeaketari dagokionez, 2012an azkeneko urteetako ingurumenaren aldeko apustuari
eutsi diogu, hau da, hondakinei ahalik eta balorizazio handiena ematea, horri esker,
sektoreko erreferente gara eta. Ibilbide horri esker, 2012ko ekainean, Mercabilbao
“Urrezko erratza” saria jaso zuen IFEMA-Madrilen urtero egiten den hirigintza eta hiri-
garbitasunari buruzko azokan, eta hornikuntzarako merkatu nagusietan lehenak gara
halako saria jasotzen. Hondakinen garbiketa eta kudeaketari buruzko kontratuan zehazten
den lankidetza publiko/pribatua emaitza ona ematen ari denez, kontratuan aurreikusten
diren epe-luzapenak negoziatzen hasi ginen 2012aren amaieran, eremu horretan ere
etengabeko hobekuntzaren bideari jarraitzeko. Era berean, atal honetan aipatu beharra
dugu argiztapenaren hobekuntza eta baliabideen erabilera eraginkorragoa.
1,2,3,4,5,6,7 9,10,11,12,13,14,15,16,17,18,...84
Powered by FlippingBook