2012 urteko txostena - page 6

Mercabilbaoren kudeaketa-ereduak gure bezeroei balio erantsia eragingo dioten
konponbideak eskaintzea du oinarri; horrela, beharrezkoa den oreka ahalbidetzen dugu gure
eragileen enpresa-interesen eta alderdi publikoak gizarteari oro har eskaini behar dizkion
gardentasun, osasungarritasun eta lehia bermeen artean Gure ereduaren indarrarekin eta
pertsonen inplikazio eta dedikazioarekin, kontrako abaguneei indar handiagoarekin aurre
egin ahal izatea lortuko dugu.
2012. urteak ezegonkortasun ekonomikoa eta nazioarteko krisialdia izan ditu ezaugarri;
bereziki modu negatiboan eragiten ari da familien kontsumoan, eta ondorioz, nekazaritza
eta elikagaien sektorearen merkataritza-jardueran. Hala eta guztiz ere, Mercabilbaon
merkaturatzen diren kopuruak ez dira nabarmen murriztu. Arrainen merkatuan bai,
merkaturatze bolumena % 2,8 murriztu da; fruten eta barazkien merkatuan, berriz, aurreko
urteko bolumenari eutsi zaio. Bi sektore horietan produktuen prezioek bereari eutsi dioten
arren, finantzaketarik ezak eragiten duen presioak eta berankortasun maila hain altuek
eragiten duten ezjakintasunak merkataritza dinamika kolokan jartzen dute, eta sektorean
negatiboki eragiten du.
Mercabilbao, S.A.n, hala ere, 2012. urtea urte positiboa izan dela esan genezake,
emaitzek goranzko joera berretsi dutelako, eta aurreko ekitaldiaren aldean % 57ko
hazkundea izan delako; baina, batez ere, merkatuko jarduerari eutsi zaiolako. Horrela,
eragile batzuek baxa eragin duten arren, beste batzuen alta edo zabalkundea gertatu da…
eta horrek, bizirik dagoen merkatuan gabiltzala erakusten digu. Merkataritzako salmenta
postu guzti guztiak beteta daudela jakiteak, eta baliabideen sorkuntzan eutsi izanak ez gaitu
urrundu behar zuhurtasunetik, Mercabilbaoren kudeaketa-eredua arrakastatsua izan dadin,
ezinbestekoa baita. Gure 3S kalitate-zigiluan adierazten ditugun ezaugarriak produktu
zaporetsu, seguru eta osasungarriei dagozkie, eta finantza eta kudeaketaren alorrean, 3S
izeneko ezaugarriek, sozietate onbideratu eta kaudimendun bihurtzen dute Mercabilbao.
Zuzendari nagusiaren aurkezpena
1,2,3,4,5 7,8,9,10,11,12,13,14,15,16,...84
Powered by FlippingBook