2012 urteko txostena - page 7

Egitura onbideratua edukitzeak eta erabiltzaileekin 2012-2016 aldirako tarifa-akordioa
sinatu izanak ematen duen egonkortasunarekin, eragileentzako balioa eragiteko ekintzekin
jarraitu dugu, Mercabilbao markaren pean, hori baita zentzuzko kontsumoa sustatzeko
kalitate bermea. Horren ildotik, aurreko urteetan bezala, 2012an ere aurreko ekimenekin
jarraitu dugu: ikasleentzako tailerrak, gure bezero eta txikizkarien bitartez, prentsa eta irratian
3S-3G markaren hedapena, kirolaren sustapena, ekitaldi gastronomikoen babesa, eta
fruta-otzaren hirugarren lehiaketa, besteak beste.
Instalazioen hobekuntzari eta kontserbazioari dagokienez, 2012an aurreko ekitaldian
hasitako inbertsio elektrikoa jarri dugu abian. Era berean, estalki, lurzoru eta bideetan ohiko
mantentze lanak egiteaz gain, aurten hainbat eragileren lan-baldintzak hobetzeko ekintzak
egin ditugu: pabiloietan arrapala gehiago prestatu ditugu; bananen eremuan zama-
lanetarako nasa handitu ditugu; komun publikoak egokitu ditugu; bulegoetarako sarbideetan
oztopo arkitektonikoak desagerrarazi ditugu, eta hegaztiak uxatzeko gailu bat ipini dugu.
Era berean, eta aurreko ekitaldietan zehaztutako bideari jarraikiz, pabiloien kanpoaldeko
argiztapena hobetu dugu indukzio edo “led” elementuekin; horrek argi-intentsitatea handitu
du, eta pertsonen eta ondasunen lana eta segurtasuna handitu egin dira. Aldi berean,
etorkizunari begira, argindarraren fakturan aurrezpena ekarriko du, kontsumoa txikiagoa
delako eta ekipoen iraupena handiagoa delako.
Instalazioen argiztapena hobetzeak segurtasunean ekarri duen hobekuntza aipatutakoan,
2012an, bideo-zaintza adimentsuko sistemaren instalaziorako inbertsioa amaitu dugula
esan behar dugu. Sistema horrek elikagaien unitateko perimetroa kontrolatzeko telebista-
kameren zirkuitu itxi bat kudeatzen du. Jarduerari uniformetasuna emateko, eta elementu
berriak bikain kudeatzeko, instalazioetarako sarbideen kontrol eta zaintzarako kontratu
berriak jarri genituen abian joan den martxoan. Era berean, segurtasunari eta kontrolari
dagokion alorrean dauden beharrizanen etengabeko azterketaren ondorioz, aurten,
autobabeserako plana berrikusi eta erregistratu dugu, simulazio partzial bat egin dugu,
gauez irteerak kontrolatzeko hesi automatikoa eta larrialdietako ateak zabaltzeko gailuak
ipini ditugu.
1,2,3,4,5,6 8,9,10,11,12,13,14,15,16,17,...84
Powered by FlippingBook