2012 urteko txostena - page 9

Ez litzateke bidezkoa izango Mercabilbao osatzen duten pertsonek, merkatuan
egiten diren jarduerak gau eta egun dinamizatzen dituzten horiek egiten duten lana aipatu
gabe amaitzea. Gero eta ahalegin handiagoa eskaintzen dugu Mercabilbaoko eremuaren
barruan lan egiten duten pertsonen lana seguruagoa izan dadin, eta horrekin batera,
trebakuntzarako eta norbanako nahiz taldeko gaitasunak eguneratzeko planekin jarraitzen
dugu. Era berean, ez litzateke bidezkoa izango Mercabilbaoko akziodunen ahalegina
ahaztea ere; izan ere, Administrazio Kontseiluko karguak berritu behar zirela eta, haien
% 57 murriztea erabaki dute, eta horrek dirua aurrezteaz gain, konpainiaren kudeaketa
eraginkorragoa izan dadin ahalbidetzen du.
Inguruaren ezegonkortasunaren ikusita, 2013ra begira, zuhurtasuna izango da premisa
nagusia, eta horrekin batera, ahalegina eta konpromisoa, estrategia egokiari eusteko gure
jardueraren ardatz izango diren baloreak.
Aitor Argote Ibáñez
Zuzendari nagusia
1,2,3,4,5,6,7,8 10,11,12,13,14,15,16,17,18,19,...84
Powered by FlippingBook